E-mailina zuzeneko marketinaren teknika bat da, non bezero edo bezero potentzialei bidalitako mezu elektronikoa erabiltzen den komunikazio komertziala egiteko. Zentzu zabalean, edozein mezularitza elektroniko e-mailin kontsideratu daiteke. Helburua bezero berriak lortu, bezeroekiko harremanak hobetu, bezero baten leialtasuna bermatu eta salmentak estimulatzea izaten da. Beste enpresekiko elkarlanean ere gara daiteke, beste enpresek beren bezero edo erabiltzaileei bidalitako mezu elektronikoetara iragarkiak gehituz esaterako.
Ikuspuntu legaletik, bidaltzaileak hartzailearen baimena izan behar du hainbat herrialdetan; bestela, mezu elektroniko ez desiratua (spam) kontsideratu eta egoitza herrialdeko legeren bat urratzea gerta liteke.